XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOIZ ARTE JAUNA?

Noiz arte Jauna erbestetuta
sakabanaturik ludian?
Noiz pakean danok batuta
ikusiko gera gure aberrian?.

Noiz Jauna gizonak utzi
zurkaitz ta berekoi izaten?
zergaitik ez onbidez jantzi
erriak zorion izan ditezen?.

Noiz gizonaren begiak
noiz ote dira zabalduko?
ta adimen garbiz, alde guziak,
argi ote ditu ikusiko?

Illunpe onetan ero antzera,
gizonak zer egiten duan ez daki,
beste gudaren bildur gera,
Jauna, erruki zaitez, erruki!.

O Jauna! gizonen biotzetan
ez dago esker Jainkorik;
alkar maiteko bagendu benetan
ez litzake izango zoritxarrik.

ITUN TA BAKARRIK

Bakarrik nago, oso bakarrik;
gau itun da illun ontan,
badirudi izarrak ere
gelditu dirala lotan!.

Bakardadea bai dala otza
dana goibel det ikusten,
izartxo bat bakarrik ere
ez da zeruan azaltzen!.